Gure Eskeintza

Bilboko Txistularien Udal Bandak zure Udalak izan dezakeen edozein beharrizani erantzun diezaioke: protokoloak, inaugurazioak, orotariko ekitaldi ofizialak, harrerak, girotzea, zeremoniak, etab. Era berean, ekitaldi tradizionalak eta herrikoiak ere egin ditzake, besteak beste, dianak, kontzertuak plazetan, kalejirak, kolaborazioak dantza taldeekin, erromeriak... horrela, edozein toki, une edo beharrizanetara egokitzen ditu bere egitarauak eta taldeak.
Horretarako, mota desberdinetako emanaldiak eskeintzen dira:
   Gogoeta
   Txango (Banda Tradizionala)
   Bihurrikeritan (Bakarlari Errepertorioa)
   Ganbarazko Musika

GOGOETA

Beti uste izan dugu musika entzuteko egina dela. Orain ikusteko aukera ere izango dugu. New age-etik abiatuta eta beste musika mota batzuei helduz, Bilboko Udal Txistularien Bandak eta Xabier Zabalak ikus-entzunezko ikuskizuna eskainiko dute. Musikagile zarauztarrak ikuskizun honetarako berenberegi sortutako eta Bandarekin jotzeko egokitutako konposizioak joko dituzte.


   GOGOETA



   ISILTASUNEAN



   SOÑÉ QUE TÚ ME LLEVABAS



   TAGAERI



TXANGO (Banda Tradizionala)

Honela osatzen da taldea: 1go txistua, 2. txistu, silbotea eta perkusioa. Eskeintzen den errepertorioa zabala izan daiteke:

  • Kontzertuak erritmo eta estilo desberdineko obrarekin (zortzikoak, rapsodiak, suiteak, fandango eta arin-arinak, kontrapasak, minuetoak, baltseoak...) eta Txistu Bandaren ohizko errepertorioa ere.
  • Kale animazioa: bai Goiz Eresiak edo dianak, bai Kale animazioa bi trompeta eta txistulari bandarekin.
  • Dantzaldiak. Dantzarako errepertorioa: kontradantzak, jotak, porruak, baltsak, mazurkak, fandangoak...

BIHURRIKERITAN (Bakarlari Errepertorioa)

Txistularitzaren historioan izan dira txistulariak errepertorio azkarra eta bistuosoa jotzen ezagun egin direnak, esaterako Primitivo Onraita, Martín Elola, Policarpo Garay, Polentzi Gezala, Boni Fernández... Gaur egun Txistulari Bandako zuzendaria den, Garikoitz Mendizabal, aditua da ere bakarlari gisa eta aipatzekoa bi aldiz izan dela Euskal Herriko Txistulari Bakarlarien txapelduna eta beste behin bigarrena. Eskeintzen den errepertorioa Garikoitz prestatzen ari den “Bihurrikeritan” diskan dago oinarritua. Hala ere Txistulari Bandaren laguntza izango luke zuzeneko emanalditan.

GANBARAZKO MUSIKA

Lantzen den musika aretokoa edo ganbarazko musika da. Modu eta formato desberdinetan eskeini ere:

  • txistu bikotea
  • txistua / pianoa
  • txistua / gitarra / perkusioa
  • txistua / soinua / perkusioa
  • hari laukotearekin. Bilboko Txistularien Udal Bandarekin parte hartzen duen hari laukote honako hau da:

"Alos Quartet"
1go Bibolina: Francisco Herrero, 2. Bibolina: Xabier Zeberio,
Biola: Lorena Núñez, Biolontzeloa: Pello Ramírez
BilbaomusikaBILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA & ALOS QUARTET

“HARIZKO TXISTUA”
“Beste behin ere, itzal handiko Bilbaoko Udal Txistulari Bandak ustekabe atsegin bat dakarkigu. Hobetze-prozesu iraunkor batean, gure bihotzeko musika tresnarentzat bide berriak etengabe bilatuz, bere ibilbide miresgarriaren zati berri honi ekin dio, sorrera berriko hainbat obraren interpretazioari. Egitasmo honen benetako berrikuntza ohiko txistulari banda eta harizko laukote klasikoa (bi biolin, biola eta txeloa) batzean datza, emaitza liluragarri bat eskainiz eta, dudarik gabe, gure musika tresnaren garapenean pauso berri bat emanez. Proiektu honetarako bereziki lanean aritu den musikagile-talde bikainaren eta gure txistularien maisutasun ukaezinaren bat egitetik sortu da C.D. honetan bilduriko lan itzela. Molde klasikoko obrek, abangoardiako idazkera duten beste batzuen ondoan, nabarmentzen dituzte gure instrumentuaren osasun bikaina eta egitasmo ausartenei heltzeko erabateko gaitasuna. Eta hau guztia (aurrez aipatutakoez gain) bertoko hainbat erakunde eta enpresen babes eskuzabalari esker agin ahal izan da, berauek ekonomikoki lagundu baitute proiektu honek argia ikus dezan. Guztiei, guzti-guztiei, eskerronik eta aitorpenik benetakoena BILBAOMUSIKAren izenean.
Entzutera eseri eta lan honetaz erabat gozatzea baino ez zaigu gelditzen.”

Txomin Mujika
BilbaoMusikako Kudeaketa Zuzendaria (2006-2015)

  • Txistua eta Sopranoa:
Naroa Intxausti
Bilbaomusika
NAROA INTXAUSTI ETA BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Naroa Intxausti soprano basauritarrak eta Bilboko Udal Txistulari Bandak osatu dugun programa aurkezten dizuegu.
Euskal Herriaren kantutegi eder eta zabaletik, abesti politenak entzuteko aukera ematen du kontzertuak. Formatu berezi batean gainera, hau da: Naroa Intxausti sopranoak txistulari taldea, Mariano Santamaria pianojolea eta Anjel Unzu kitarrajolea lagunduta.
Entzuleak ikusi ahal izango du, baita ere, txistulari talde profesional batekin zeinen ederki uztartzen den Naroaren ahotsa eta ez du inor hotz utziko, gure abesti ederrekin sentimendu ugari mugiaraziko bait zaizkio.

   No te olvido   

   Oh, Euskal Herri maitea   

   Aurtxoa seaskan   

   XALBADORREN HERIOTZEAN