1. Txistua / Zuzendaria
Zestoa, 1973
web-orrialdea:
www.garikoitzmendizabal.com
Azpeitiako "Izarraitz" txistulari taldeko zuzendaria, Elgoibarreko dultzainero taldeko eta "Izturi" folk taldeko kidea. "Aukeran" dantza taldeko albokaria izan da. 2002an Errenteriako Txistulari Banden Lehiaketako lehen saria lortu zuen Gasteizko Txistularien Udal Bandarekin. Bakarlari modura ETBko hainbat programatan aritu izan da eta Euskal Herriko Txistularien Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen 1994an eta 1996an, eta bigarren saria irabazi zuen 2002an.
Grabaketa askoren artean, hauek dira nabarmentzekoak: "Onraita Berriro", Gasteizko Txistularien Udal Bandarekin; "Pozaldi", Musika Banda eta Txistulari Bandarako musikaren bilduma, "Gibantzar" Bandarekin grabatuta eta Juanjo Ocón-ek zuzenduta; Jose Mari Gurrutxaga "Txokolo" txistulariaren musikaren bilduma, Azpeitiko "Izarraitz" taldearekin. Era berean, "Yoyes" filmaren soinu bandaren grabaketan hartu zuen parte.
Gasteizko Txistularien Udal Bandako zuzendaria izan da 1997tik 2002ra. 2003an Donostiako Udal Bandako silbotea izan zen. Gainera, Azkoitiko "Bizkargi" Musika Eskolako Txistu, Dultzaina eta Alboka irakaslea izan zen. 2004ko urtarriletik Bilboko Txistularien Udal Banda zuzentzen du. Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentea da 2003tik.