Helburu orokorrak Hezkuntza eskaintza Espezialitateak - Musika Tresnak Osagarrizko ikasgaiak Zentroak Irakaskuntzaren antolamendua 2. Maila 3. Maila 4. Maila Prestakuntza arloko beste jarduera batzuk |
| Helburu orokorrak |
|
Musika Eskolen jarduera arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren Dekretuak dio irakaskuntza hau musikagintza bera helburu dela hori egin nahi duten pertsonentzat, adin mugarik gabe: hasiera batean, lanbiderako izango denik barik, musika egin nahi dutenentzat dela. Honela jarraitzen du testuak: Musika-eskolen helburu nagusia da edozein adinetako zaletuei tradizioan oinarritutako dantza eta musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea, gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenak lanbide-ikasketarako bideratzeko eta prestatzeko zeregina alde batera utzi gabe. Azkenik, Musika Eskolen helburuak azaltzen ditu; hemen idatziko ditugu hitzez hitz: Gizarteak luze-zabal eskatzen duen musika-kultura praktikoari erantzuteko dira, hain zuzen musikazaleak horren bidez bere burua hobetzea eta bere kultura eta adierazpidearen altxorra handitzea bilatzen baitu, bere buruarekin eta inguruarekin oreka haundiagoa izateko. Arautu gabeko eta funts-funtsean praktikoa den musika-irakaskuntza eskaintzeko dira, batez ere taldekako musika egin ahal izateko. Ondorioz, ikaslearen partaidetza eragilea sustatu behar da batetik, bai bakar-lanean eta bai taldean, eta bestetik ikastetxearen eta berau errotuta dagoen gizartearen arteko loturak. Norberarengan hasi eta, gizartera hedatu gabe, bertan amaitzen den ikasketak galdu egiten ditu ikasketak egiteko dauden arrazoi batzuk. Musika kontuak orokorrago ulertu ahal izateko ezinbesteko diren gutxienezko gai teorikoak emango dira, eta hasteko behintzat, ikasleak gaiak sakonago jakiteko premia duen heinean berak horrela eska dezanean emango ere. Adina kontuan izan gabe eskainiko da zerbitzu hori, hasi haurretan eta zaharrak barne. Musika-jardueren artean dauden aukera guztiak eskaintzea: musika klasikoa, antzinakoa, modernoa, tradizioan oinarritutakoa, herrikoia, joera desberdinetakoa, rocka, jazza, elektronikazko musika, e.a. Irakaskuntzako egitarauak ikaslearen interesari, emanari eta martxari egokitu zaizkie, baina, ikasleek ere, beroiek jasotzen dituzten irakaskuntzei probetxu egokia ateratzeko gutxienezko baldintzak bete behar dituztela ahaztu gabe. Azken batean, euren eskaintzaren plana egiterakoan askatasuna eta autonomia daukate, ikaslearen interes eta gaitasunetara hobeto egokitzeko. Estilo guztietako musikak entzuteko gogoa indartzea eta kritikarako gaitasuna garatzea, bai ikasleengan eta bai herritarrengan. Irakaskuntzako tekniken hobekuntza sustatzea, irakasleak eten gabe hobetuz eta egunean jarriaz. Euren gaitasuna eta interesa direnak direlako, araututako irakaskuntzetara sartzeko baldintzak bete eta asmoa agertzen duten ikasleei prestakuntza sakonagoa bideratzea eta ematea, mintegi hauetatik sortutako ikasle gogotsu eta gaituez hornituko baitira araututako musika-irakaskuntzetarako ikastetxeak. Herriko eta eskualdeko musika-tradizioak bildu, tajutu eta zabaltzea, ikastetxea kokatuta dagoen herriko kultura-nortasunaren gune bilakatuz. Beste Musika-eskolekin lankidetzan aritzea, Herrialdean, Euskadin, Espainian eta Europan, irakaskuntza metodologiak, ikasleak eta irakasleak elkarren artean trukatzeko, jarduera batzuk batera egiteko, antolaketa eta jardutzeko ereduen berri elkarri emateko, e.a. Herriko musika-kulturan eragin baikorra izatea, ez bakarrik ikasleen prestakuntza lortuaz, baizik eta musika-taldeen jendaurreko etengabeko jarduera bidez gizartean musika zabaltzeko zuzeneko ekintzak landuz. |
| Hezkuntza Eskaintza |
|
Eskolako hezkuntza-eskaintzaren barruan Musika eskoletako 2., 3. eta 4. mailak sartzen dira eta dekretu arau-emailean (289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika eskolak sortzeko eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezartzen dituena) adierazitako adar guztiak: kantuko adarra, musika instrumental sinfonikoaren adarra, musika instrumental eta dantza tradizionaleko adarra, hainbat joeratako adarra: jazza, rocka, popa, musika elektronikoa, eta instrumentu polifonikoen adarra Gure eskolan ikasten hasteko gutxienez zortzi urte izan behar dira (edo zazpi, ikasturtea hasten den urtean zortzi egiteko), horixe baita 2. maila hasteko ezarrita dagoena. Orduan hasten da instrumentua eta hizkuntza musikala ikasten. Lehen maila, edo kontaktuzkoa, 4 eta 7 urte bitarteko umeentzako prestakuntza, ez da gure eskolan ematen. |
Espezialitateak - Musika TresnakIkasle guztiek daukaten espezialitate instrumental bat, eta bakarra da. Eskari handia eta gure eskaintza mugatua kontuan hartuta, ikasle bakoitzari instrumentu bat ikasteko aukera baino ezin diogu eman. Hauek dira eskolak ikasi daitezkeen espezialitateak:
|
Osagarrizko Ikasgaiak Analisia Ikasgai honen helburua musikaren ezagutzan sakontzea da, bere elementuak aztertuta: altuera, erritmoa, forma, etab. Era berean, elementu horiek zelan lantzen diren edo zelan landu diren leku eta historiaren une desberdinetan aztertuko da. Dantza Tradizionala Harmonia eta inprobisazioa Ikasgai honetan hizkuntza musikalaren zenbait arlotan sakontzen da, akordeen eta eskalen azterketa eta euren arteko harremanak, inprobisazioa esaten diogun adierazpen musikalaren arlo hori garatzeko behar diren ezagutzak emateko. Hizkuntza musikala Bere izenak adierazten duen moduan, musikaren hizkuntza ikasten da: bere elementuak, zelan irakurtzen eta idazten den, bere arauak, etab. Gure eskolan derrigorrezkoa da eskaintzen diren lau ikastaroetatik gutxienez bi egitea. Informatika musikala Ikasgai honetan musikariarentzat erabilgarri izan daitezkeen tresna informatikoak erabiltzen ikasten da: partituren editoreak, sekuentziatzaileak, etab. Ikasgaia egiteko beharrezkoa da ordenagailua eta Windows erabiltzeko oinarrizko ezagutzak edukitzea. KoruaKoruan parte hartzea ikasle guztien eskura dagoen aukera da. Eskolak zenbait talde antolatzen ditu izena eman duten pertsonen, adinen edo maila musikalaren arabera. Tailerrak: inprobisazioa, pandero eta txalaparta Talde instrumentala Taldeko musika praktikatzeko ezarri den ikasgaia da. Talde mota desberdinak daude: Akordeoi-taldea, banda, gitarra-taldea, konboa, orkestra, piano jo lau eskuz, txistu taldea ... Eskolak banatuko ditu ikasleak talde batean edo bestean, jotzen duten instrumentuaren arabera. Oharra: hurrengo ikasgaietan, analisia, harmonia eta inprobisazioa, informatika musikala, inprobisazio tailerra eta talde instrumentala, aurreko ezaguerak edukitzea beharrezkoa da. |
Zentroak Galera (Santutxu) Pio Baroja H. I. (Txurdinaga) Felix Serrano H. I. (Indautxu) Deustu H. I. (Deustu) Epaltzaren Alarguna H. I. (Campo Volantín) |
| Irakaskuntzaren Antolamendua | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2. Maila1. kurtsotik 4. kurtsorakoak sartzen dira 2. mailan. Honako hauek dira lehenengo zikloko (1. eta 2. kurtsoak) ikasgaiak: Instrumentua edo kantua Nahitaezkoa ikasle guztientzat. Ikasle bakoitzak ordu erdi astean. Musika-hizkuntza Nahitaezkoa ikasle guztientzat. Ikasle bakoitzak ordu eta erdi astean, 10-20 ikasleko taldeetan. KoruaHautazkoa ikasle guztientzat. Ordu bat edo ordu eta erdi astean koru taldearen arabera. Honako hauek dira bigarren zikloko (3. eta 4. kurtsoak) ikasgaiak: Instrumentua edo kantua Nahitaezkoa ikasle guztientzat. Ikasle bakoitzak ordu erdi astean. Musika-hizkuntza Hautazkoa ikasle guztientzat. Ordu eta erdi astean, 10-20 ikasleko taldeetan. Taldeak Hautazkoa. Talde txikiak (konboak, ganbera-taldeak...): ordubete astean. Talde handiak (banda, korua, orkestra, dantza...): ordu eta erdi astean. Informatika Musikala Hautazkoa. 5 ikasleko taldeak. Ordu bat astean. Korua Hautazkoa ikasle guztientzat. Ordu bat edo ordu eta erdi astean koru taldearen arabera. |
3. MailaHonako hauek dira 3. mailako (5., 6., 7. eta 8. kurtsoak) irakasgaiak: Instrumentua edo kantua Nahitaezkoa ikasle guztientzat. Ikasle bakoitzak ordu erdi astean. Irakasleak egoki baderitzo, beste ikasturte batez egon ahalko dira ikasleak zortzigarren kurtsoan 4. mailara sartzeko proba prestatzeko. Taldeak Nahitaezkoa. Talde txikiak (konboak, ganbera-taldeak...): ordubete astean. Talde handiak (banda, korua, orkestra, dantza...): ordu eta erdia astean. Harmonia eta inprobisazioa Hiru Kurtso. Ordu eta erdi astean, 10-20 ikasleko taldeetan. Analisia Kurtso bi. Hautazkoa ikasle guztientzat. Ordu eta erdi astean, 10-20 ikasleko taldeetan. Informatika Musikala Hautazkoa ikasle guztientzat. 5-10 ikasleko taldeak. Ordu bat astean. KoruaHautazkoa ikasle guztientzat. Ordu bat edo ordu eta erdi astean koru taldearen arabera. 3. Mailako DiplomaDiploma honen bidez, 3. mailako ikasketak amaitzean lortutako ezagupenak egiaztatzen dira. Hauek dira diploma lortzeko baldintzak: » 4. mailan sartzeko gaitasun-proba gainditzea. » Musika-hizkuntzako lehenengo kurtso biak eta talde instrumentaleko lau eginda edukitzea. » 8 puntu lortzea, baremo honen arabera:
(*) Derrigorrezko irakasgaiekin ez da punturik biltzen, hau da, musika-hizkuntza kurtso birekin eta talde instrumentaleko 4 kurtsorekin. » Ez dira kontuan hartuko errepikatutako kurtsoak, arrazoitu gabeko hutsegiteak (6tik gora seihileko batean edo 10 ikasturte osoan) izan direnean edota ikasleak aprobetxamendurik erakutsi ez duenean eskoletan. » Ikasleak beste zentro musikalen batean egin baditu ikasketak, ikasketa-buruak erabakiko ditu aurkeztutako dokumentazioaren konbalidazioak. |
4. MailaMusika eskolen helburuak kontuan hartuta, instrumentua bigarren eta hirugarren mailetan ikasi ondoren, lortu nahi den gaitasuna lortu behar izan dute ikasleek, nolabaiteko musika jarduera egiteko gai dira eta zenbait taldetan parte hartu dezakete. Hauek dira aukeratu daitezkeen ikasgaiak: Instrumentua edo kantua Hautazkoa. Ikasle bakoitzak ordu erdi astean. Ikasgai honetan matrikulatzeko, ikasleak sartzeko proba gainditu beharko du. Taldeak Nahitaezkoa. Talde txikiak (konboak, ganbera-taldeak...): ordubete astean. Talde handiak (banda, korua, orkestra, dantza...): ordu eta erdia astean. Beste irakasgaiakBeste maila batzuetako hautazko irakasgaiak, oraindik eman gabeak. |
| Prestakuntza arloko beste jarduera batzuk |
|
BilbaoMusikak jardunaldiak, ikastaroak, mintegiak eta abar antolatuko ditu Prestakuntza Tailerrak izenarekin. Eskolak eskaintzen duen ohiko prestakuntzaren tailer osagarriak eta profesionalentzako tailer bereziak edo bat ere prestakuntza musikalik ez duten eta musikaz gozatu eta era atseginean jardun nahi duten herritarrentzako hastapen-tailerrak izango dira. Tailerren mota, kopurua eta iraupena zehazteko antzemandako premiei eta Eskolak dituen baliabideei begiratuko zaie. |