Pribatutasun-politika sare sozialetan

Norbanakoaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legea eta Informazio-Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak erabiltzaileei jakinarazten die sare sozial batzuetan (Facebook, Twitter, Linkedin, Google +) profil bat sortu duela haren produktuen eta zerbitzuen publizitatea egiteko.

BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren datuak:
P4800034C
SORKUNDE 8 48006, BILBO (BIZKAIA).
  info@bilbaomusika.eus
www.bilbaomusika.eus

Erabiltzaileak badu sare sozial berean profil bat eta BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak sortutako orriari lotzea erabaki du, sarean argitaratzen den informazioa haren interesekoa izan daitekeelako. Gure orriarekin bat egitean, baimena ematen digu haren profilean argitaratutako datu pertsonalak tratatu ahal izateko.

Erabiltzaileak sare sozialeko pribatutasun-politiketara sar daitekek edonoiz, eta horrela haren pribatutasuna berma dezan profila konfigura dezake.

BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak erabiltzailearen informazio publikoa eskura dezake eta hori trata dezake, batez ere, harremanetarako izena. Datu horiek dagokion sare sozialaren barruan baino ez dira erabiltzen. Ez dira inolako fitxategian jasotzen.

Erabiltzaileek datuok ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideaz baliatu nahi izanez gero, BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren aurrean egin daiteke, Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera eta honako hauek kontuan hartuta:

  • Datuak ikustea: Sare sozialaren funtzionaltasunak eta erabiltzaileen profiletako informaziora sartzeko gaitasunak zehaztuko dute.
  • Datuak zuzentzea: BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren kontrolpeko informazioa soilik zuzendu ahalko da; esate baterako, web-orrian argitaratutako komentarioak ezabatzeko aukera. Normalean eskubide honetaz sare sozialaren aurrean baliatu beharko du erabiltzaileak.
  • Datuak baliogabetzea edota aurka egitea: Aurreko kasuan bezala, BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren kontrolpeko informazioari dagokionez baino ezin izango du eskubide hau burutu erabiltzaileak; esate baterako, profilari lotuta egoteari uztea.

BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak jarduketa hauek burutuko ditu:

  • Profilaren informazio publikoa ikusi ahal izatea.
  • Erabiltzailearen profilean aurretik BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren web-orrian argitaratutako informazio guztia argitaratzea.
  • Sare sozialaren kanaletatik mezu pertsonal eta indibidualak bidaltzea.
  • Jarduketak orriaren egoeran, erabiltzailearen profilean argitaratuko direnak.

Erabiltzaileak beti kontrola ditzake bere loturak, dagoeneko interesatzen ez zaizkion edukiak ezabatu eta loturak norekin partekatzen dituen mugatu. Horretarako bere pribatutasunaren konfiguraziora sartu beharko du.

Argitalpenak

Erabiltzaileak, behin BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren web-orriari atxikita, web-orrian komentarioak, estekak, irudi edo argazkiak edo sare sozialean eutsi dakiokeen beste edozein multimediako eduki argitara ditzake. Edonola ere, erabiltzaileak eduki horien titularra izan beharko du, egilearen eskubideak eta jabetza intelektualekoak eduki edo eraginpeko hirugarrenen baimena eduki. Beren-beregi debekatuta geratzen da web-orrian testuak, grafikoak, argazkiak, bideoak eta abar argitaratzea, baldin eta moralaren, etikaren, gustu onaren edo ohorearen aurkakoak badira edo izan badaitezke, eta jabetza intelektualaren edo industria-jabetzaren eskubideak, irudi-eskubidea edo Legea urratzen edo hausten badituzte. Kasu horietan, BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak eduki hori berehala kentzeko eskubidea izango du, eta erabiltzaile hori modu iraunkorrean blokeatzeko eskaera ere egin dezake.

BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak ez du bere gain hartuko erabiltzaile batek bere kabuz argitaratu duen edukiaren erantzukizunik.

Erabiltzaileak gogoan izan behar du haren argitalpenak beste erabiltzaileentzat ikusgai egongo direla; beraz, erabiltzailea bera da bere pribatutasunaren erantzule nagusia.

Web-orrian argitara daitezkeen irudiei dagokienez, BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak ez ditu fitxategi batean sartuko baina Sare Sozialean egongo dira.

Lehiaketak eta sustapenak

BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak lehiaketa eta sustapenak egiteko eskubidea izango du, eta web-orriari atxikitako erabiltzaileek horietan parte hartzeko aukera izango dute. Lehiaketa eta sustapenen oinarriak Sare Sozialean argitaratuko dira, betiere Sare Sozialaren plataforma baliatzen bada. Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea eta aplikatu beharreko beste edozein arau bete beharko dira beti.

Sare Soziala ez da gure sustapenen babesle, ez abal-emaile, ez administratzaile izango, inolaz ere, eta ez dago ezein sustapeni atxikita.

Publizitatea

BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak bere produktu eta zerbitzuen publizitatea egiteko erabiliko du Sare Soziala, eta harremanetarako datuak merkataritza-prospekzioko zuzeneko ekintzak egiteko erabiltzea erabakitzen badu, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Legean xedatutako lege-eskakizunak beteko ditu beti.

BILBAOMUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren web-orria beste erabiltzaile batzuei gomenda dakieke, sustapenez balia daitezen edo enpresaren jardueraren berri izan dezaten; gomendio hori egitea ez da publizitatetzat hartuko.

Hona hemen Sare Sozialaren pribatutasun-politika biltzen duen esteka zehaztuta:
Facebook: https://www.facebook.com/help/323540651073243/