BILBAOMusika
Aurkezpena


Nortzuk gara?

BilbaoMusika, Bilboko Udalpean dagoen Udal Erakunde Autonomiadun bat da. BilbaoMusika Bilboko udaleko Musika Eskola, Musika Banda, Txistulari Banda, Ikasfolk eta udal mailan, musikaren kulturaren hezkuntza, hedakuntza eta zabalkundearekin zerikusia duen guztia kudeatzeko sortzen den proiektua da.


Gure helburuak

   Musika-adierazpena zabaltzen lagun dezaten kontzertuak, hitzaldiak, entzunaldiak eta abar antolatzea.
   Musika-zaletasuna garatzeko musika-arloko beste erakunde edo organizazio batzuekin elkarlanean aritzea.
   Musika-taldeak edo koruak sortzea edo horiei laguntza ematea, erakundearen eskumenen alorrean berorien emanaldiei interesgarri iritziz gero.
   Musika-balioak eta bokazioak sustatzea, bekak edo erakundearen baliabideez ahalbide daitezen bestelako laguntzak sortuta.
   Nahi duten ikasleei musika irakastea, erakundeak ezartzen dituen baldintzetan.
   Kultura musikala, bere adierarik zabalenean, ezagutarazten eta zabaltzen lagun dezaten bestelako jarduerak

Webaren mapa | Kontaktoa | Posta-web | Intranet
BilbaoMusika © 2008 · Legezko Abisua
Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao · info@bilbaomusika.net · Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71