Legezko Abisua
Enpresaren datuak
Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak dioena betetzeko, hauek dira enpresaren identifikazio-datuak:
BILBAOMusika TEA
IFK: P4800034C
Helbidea: Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbo
Tel.: 94 416 47 85
Jabetza intelektuala
BILBAOMusika da web gunearen eta bertan agertzen diren testuen, irudien, soinuen eta gainerakoen jabetza intelektualeko eskubideen titularra, baita web gunearen diseinu grafikoarena eta iturburu-kodearena ere.
Debekatuta dago web guneko edukiak -osorik edo zatika- kopiatzea, banatzea edo jendaurrean erabiltzea, BILBAOMusikaren berariazko baimenik gabe.
Web guneko edukien gaineko erantzukizuna
BILBAOMusikak ez du bere gain hartzen web gunearen edukiak gaizki erabiltzearen erantzukizuna; horren erantzule bakarra edukiotara sartu edo edukiok erabiltzen dituen pertsona da, ez beste inor.
Loturen gaineko erantzukizuna
BILBAOMusikak ez du bere gain hartzen beste web gune batzuetan dagoen informazioaren erantzukizuna, web gune horietara gure web guneko loturen edo bilatzaileen bidez sartu arren.
www.bilbaomusika.net web gunean agertzen diren loturak informazioa ematekoak dira eta, beraz, ez gara horietan dagoen edukiaren erantzule.
Web gunea eguneratzea eta aldaketak egitea
BILBAOMusikak beretzat gordetzen du bere web gunean dagoen informazioan edo bere konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak, noiznahi eta aurrez esan gabe, egiteko ahalmena.
BILBAOMusikak ez du erantzukizunik paperean ateratzen diren agirien eta web gunean argitaratzen diren agirien artean aldeak badaude.
Segurtasunaren gaineko erantzukizuna
BILBAOMusikak ez du erantzukizunik eguneratu gabeko nabigatzaileak erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen arazo teknikoetan eta segurtasun-akatsetan, internet-sarera konektatzean ekipo informatikoetan sor daitezkeen hutsegiteetan eta norbait legez kanpo -BILBAOMusikaren kontroletik kanpo- gure web gunera sartzean egin ditzakeen kalteetan.
Era berean, BILBAOMusikak ez du erantzukizunik emandako informazioan akatsak, hutsegiteak edo gabeziak egoteagatik erabiltzaileak izan ditzakeen kalte-galeretan, informazioa gurea ez den iturrietatik datorrenean.
Datuen konfidentzialtasuna
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorrita, BILBAOMusikak jakinarazi nahi dizu web gune honetako inprimakien bidez edo harremanetarako helbide elektronikoen bidez gurekin harremanetan jartzen zarenean, zure datu pertsonalak gure fitxategietan sartzeko baimena ematen duzula; fitxategi horiek zuk egindako eskaeraren edo komunikazioaren araberako xedeetarako sortuko dira.
Adingabea bazara, zure datu pertsonalak web guneko inprimakietan sartu aurretik gurasoen edo tutoreen baimena behar duzu. BILBAOMusikak ez du inolako erantzukizunik izango betekizun hau betetzen ez bada.
Bildu ditugun datuak ezagutu edo aldatu gura izanez gero, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: webmaster@bilbaomusika.net