Zuzendariak

   Zuzendari Titularra: José Rafael Pascual Vilaplana (2015)
   Zuzendariordea: Iñaki Urkizu Kerejeta (2007)

Antzinako zuzendariak

   Rafael Sanz-Espert (2002-2012)
   Jesús María Bilbao (1995-2002)
   Urbano Ruiz Laorden (1984-1995)
   Antonino Ibarrondo Oleaga (1979-1984)
   Urbano Ruiz Laorden (1969-1979)
   Bruno Muñoz (1953-1969)
   Jesús Arambarri (1932-1953)
   Pedro Córdoba Rozas (1928- 1931)
   José Franco Ribate (1924-1927)
   José Sainz Basabe (1895-1918)


José Rafael Pascual Vilaplana

    Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendari Titularra
Bilbaomusika Muro (Alacant), 1971
web orrialdea: www.pascualvilaplana.com
Muroko UMko Musika Eskolan hasi zituen ikasketak bonbardinoarekin eta pianoarekin , Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan jarraitzeko. Banda eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober (Holanda), Eugene Corporon (EEBB), Karl Österreicher, Hans Graf eta Yuji Yuhasa (Austria) eta Georges Pehlivanian (Eslovenia) maisuekin.

Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Espainian, Holandan, Ingalaterran, Italian, Portugalen, Errumanian eta Suitzan: Matanzaseko Orkestra Sinfonikoa (Kuba), Bukaresteko Orkestra Sinfonikoa, Cadizeko "Manuel de Falla" Ganbera Orkestra, Esloveniako Orkestra Filarmonikoa, Castelloneko Orkestra Sinfonikoa, "Ciutat d'Elx" Orkestra, Murtziako Orkestra Sinfonikoa, Valléseko Orkestra Sinfonikoa, CONSMUPAko Orkestra Sinfonikoa (Oviedo), Tarragonako Camera Musicae Orkestra, Villenako Chapí Antzokiko Orkestra Sinfonikoa, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Holandako Errege marinako Banda, Esloveniako Indar Armatuen Banda, Kubako Banda Nazionala, Buenos Aireseko Udal Banda, Suitzako Aulos Wind Band, Bairradako Banda Sinfonikoa (Portugal), Trentoko (Italia) Banden Federazioa, Bavierako Schwäbische Jugend Blassorchester (Alemania), Luganoko Civica Filarmonica, Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarra, Ljubljanako Indar Armatuen Banda Esloveniarra, Musikeneko Banda, CONSMUPAko Banda, Jaengo Goi-mailako Kontserbatorioko Banda, Tarragonako Diputazioko Banda, Kanarietako Goi-mailako Kontserbatorioko Banda, Murtzia, Nafarroa edo Valentziako Komunitateko Banden Federazioko Bandak, Alacanteko, Bartzelonako, Castelloneko, Coruñako, Madrileko, Tenerifeko Santa Cruzeko, Palma Mallorcako, Pontevedrako, Santiago de Compostelako, Bilboko, Santandereko eta Gasteizeko Udal Bandak. Zuzendaria izan da Valentziako hainbat bandatan: Castellseko Castell, Yátovako E.M., Bocairent-eko E.M., Xixonako "El trabajo" E.M., Muroko E.M., Xàtivako "La Nova" Elkarte Musikala eta "La Xafigà" taldea.

2001etik Albaceteko Orkestra Sinfonikoko ohiko zuzendaria da, Portugaleko Oportoko Banda Sinfoniko eta Murciako UCAM Orkestra Sinfonikoko zuzendari gonbidatu nagusia, Filharmonia Haize-Orkestrako zuzendaria, eta Bandako Zuzendaritzaren irakaslea "Vall d'Albaida" Herrialdeko Musika Eskolan. 2009tik aurrera Spilimbergo-ko (Italia) "G.A. Fano" Istituto Musicale-ko Corsi internazionali di perfezionamento musicale ikastaroetako zuzendari artistikoa da, Trentoko (Italia) ISEBeko eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren Bizikidetzarako Plan Nazionaleko zuzendaritzako irakasle gonbidatua da.

Lan sinfonikoak, ganberakoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu du. Nabarmentzekoak dira "Balansiyyà" musikala. Bakarlari ospetsuentzako egin ditu enkarguak, adibidez Spanish Brass L.M., Luis González, Juan C. Matamoros, Ximo Vicedo edo Steven Mead. Era berean, aldiro gonbidatzen dute epaimahaietan parte hartzera nazioarte-mailako konposizioko eta zuzendaritzako lehiaketetan: Espainian, Kolonbian, Eslovenian, Iyalian, Suitzan edo Portugalen. Zuzendari modura, banda-musikako hogei CD baino gehiago grabatu ditu Audiart, RTVE, FLOC, TABALET edo DE HASKE disko-etxeetarako.

"Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue" saria eman zioten Habanan 1991n. Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen "Ignacio Morales Nieva" Musikako Sari Nazionala jaso zuen.

2015eko urtarrilatik Bilboko Udalaren Musika Bandako Zuzendari Titularra da.


Iñaki Urkizu Kerejeta

    Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendariordea
Bilbaomusika Beasain - Gipuzkoa, 1961
Beasango Udalaren Bandan hasi zen tronpeta jotzen, zortzi urterekin, familiaren tradizioari jarraituta. Handik Tolosako Udal Bandara pasatu zen eta han bakarlari jardun zen hamarkada batez. Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan egin zituen tronpeta-ikasketak Juan Manuel Gómez de Edeta irakaslearekin. Irakasle jardun da Beasain eta Tolosako musika-eskoletan, baita Arrasate Musicalen ere.

Instrumentista moduan Euskal Herriko talde askorekin elkarlanean aritu da. Horietako aipagarrienak hauexek: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, "Arrasate Musical" Orkestra Sinfonikoa, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Banda Sinfonikoa, Donostiako Talde Barrokoa, Lattor metalezkoen boskotea, Araba Brass Taldea eta Gasteiz Big-Band; azken honetan, gainera, zuzendaria izan zen.

Bakarlari moduan egindako lana ere aipagarria da, Benantzi Bilbao eta Aitor Olea organistekin, eskainitako organoaren eta tronpetaren kontzertuetan.

Banden munduan oso ezaguna da moldaketak eta transkripzioak egiteagatik eta musika-banda askok jaso ohi dituzte bere lanak programetan. Laurogeiko hamarkadatik aurrerako euskal musikaren bilduma bat prestatu du eta horien lehen hiru zenbakiak argitaratuta daude: Jaialdia, Dantzaldia eta Betikoskorri. Azken lan hori izenak, adierazten duenez, "Oskorrí" folk-talde ezagunaren omenez egina.

Ertzaintzako Musika Bandako zuzendaria izan da 1998tik eta banda horretan tronpeta-jole bakarlari-plaza ere izan zuen. 740 kontzertutik gora zuzendu ditu eta bere batutapean CD bat grabatu da, Bergarako Orfeoiarekin batera, José Franco, Luis Aramburu, José M ª González Bastida eta Juan Arzamendiren lanekin. Banda berarekin zenbait CD grabatu ditu. Ertzaintzako Musika Bandaren jarduera didaktikoa oso handia denez gero, Euskal Herri guztiko hogei mila eskola-ume baino gehiago joan dira eskainitako kontzertuetara. Errepertoriorako egindako ekarpena ere handia da, egungo gai askoren hainbat bertsio eta moldaketa eginda, bandarentzat egokituta eta ezaugarri pedagogikoetara moldatuta.