Banda

1895eko ekainaren 9an, José Sainz Basaberen zuzendaritzapean, Bilboko Udalaren Musika Bandak bere lehenengo kontzertua eman zuen Areatzan. Harrezkero José Franco Ribate (1924), Pedro Córdoba Rozas (1928), Jesús Arambarri Garate (1932), Bruno Muñoz (1950), Urbano Ruiz Laorden (1969), Antonino Ibarrondo Oleaga (1979), Jesús María Bilbao Estefanía (1995), Rafael Sanz-Espert (2002) eta José Rafael Pascual Vilaplana (2015) izan dira ehun urtetik gora dituen Udal Bandaren zuzendariak.

Bilbaomusika

BilbaoMusika Toki Erakunde Autonomiadunaren barruan dago. Aipatzekoak dira bere emankizunak ekitaldi ofizialetan eta ospakizun herrikoietan, halaber, Azkuna Zentroan eta Areatzako kioskoan eskaintzen dituen kontzertu zikloak. Azpimarratzekoak dira, era berean, Euskalduna Jauregiko Auditorioan egiten diren kontzertu denboraldiak. Ziklo horietan izen handiko zuzendari gonbidatuak izan ditu, hala nola: Enrique García Asensio, Pablo Sánchez Torrella, Juan José Ocón, Darío Sotelo, José Mª Sáinz Alfaro, Gary F. Lamb, Richard Miles, Thomas Rotondi, Evgeny Dzhalalov, Pablo dell'Oca, Fernado Bonete, Jan Cober, Douglas Bostock edo Franco Cesarini; bakarlari handiak ere bai: Pedro Iturralde, Kepa Junkera, Astrid Crone, Manuel Bobenrieth, Javier Eguillor, Manel Ramada, Santiago Juan, Mª Eugenia Silguero, Euskadi Brass metalezko boskotea, Donostiako Orfeoia, Inés Olabarria, Claudi Arimany, Vicente Zaragoza, Juana Guillem eta Serafín Zubiri, besteak beste.

Bandak hamalau disko argitaratu ditu: "Aires de Euskal Herria", biniloan grabatuta; CD bikoitza, barne zuena José Franco Ribateren lanekin egindako monografikoa eta pasodobleen aukeraketa bat, mendeurrena zela eta; Ciudad de Valencia 2002 banden nazioarteko lehiaketan grabatutako CDa; ; "Banda Band" Oskorrirekin batera; "Concierto de Navidad" "Cantando durante 125 años", biak ala biak Bilboko Koral Elkartearekin; "Spanish music for wind band" jazzaren arloko abestiekin; hiru CD bikoitz, Euskalduna jauregiko zuzeneko emanaldiekin, "Tell me a Brass Story" Spanish Brass metaleko boskotearekin batera; "Zarzuela" CD monografikoa, Iñaki Urkizuk zuzendua eta "Cosas de la imaginación", Eduardo Morenoren zuzendaritzapean."

Bere jarduera ugarian kontzertu asko eskaini ditu Estatu osoan, azpimarratzekoak dira Valentziako Palau de la Musican, Unió de Llíria Antzokian, Gasteizko Principal Antzokian, Iruñako Gayarre Antzokian eta Tenerifeko Santa Cruzeko Angel Guimerá Antzokian emandakoak; Donostiako Kursaal Antzokian egin zen EITBko gabonetako saio berezian izan zuen partaidetza, Aste Nagusian Abandoibarran, Kepa Junkera, Oskorri, Sole Jiménez, Serafín Zubiri eta Urkorekin eskainitako kontzertuak; Errenteriako Musikaste amaierako kontzertuan Andra Mari Koralarekin izandako partaidetza, Tenerifen, Banda Sinfonikoen Zuzendarien, konpositoreen, moldatzaileen eta instrumentisten IV. Biltzar Iberoamerikarrean izandako partaidetza; Espainako Flauitisten Elkartearen IV.bilera, Madrilgo Canal-eko Antzokien Musika Banden III.topaketa eta "Vila de la Sénia" Musika Banden lehiaketan eskainitako kontzertuak.

 
Webgune honek cookie propioak erabiltzen ditu informazioa biltzeko. Hori gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioko zure ohituren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzeak cookieak instalatzea onartzea dakar.
Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake eta, horrela nahi badu, disko gogorrean cookieak instalatzea eragotz dezake. Hala ere, kontuan hartu behar du hori eginez gero, web-orrian nabigatzeko zailtasunak sor daitezkeela
    -    Nola itxuratu    -    Cookieen politika