Orkestrako Zuzendaritzari Buruzko II Topaketak

Bilbaomusika

Lehiaketaren Irabaslea: BORJA MARTÍNEZ ALEGRE


ORKESTRAKO ZUZENDARITZARI BURUZKO II TOPAKETAK


Irakasle gonbidatua: Jan Van der Roost (Belgika)
Irakaslea: José R. Pascual Vilaplana
2018ko apirilaren 10etik 13ra

ORKESTRAKO ZUZENDARITZARI BURUZKO II TOPAKETEN LEHIAKETA   

Topaketa hauen helburu nagusia orkestrako zuzendaritzaren ikasketak gaur egungo formazioetan sustatzea, eta baliabide teknikoak eta artistikoak eskaintzea talde instrumentalen zuzendaritza garatzeko. Praktiketako banda modura Bilboko Udalaren Musika Banda arituko da eta, horrela, parte-hartzaileek aukera izango dute zuzendari gonbidatu bat izendatzeko lehiaketa batean parte hartzeko. Zuzendari horrek kontzertuen 2017-2018 denboraldian egingo luke lan taldearekin. Udal Bandako irakasleek osatuko dute epaimahaia. Era berean, zuzendaritzan interesa daukaten pertsona guztiei dago zabalik, lehiaketan parte hartu barik.

Aurreneko edizioan Johan de Meij maisu holandarra izan bagenuen irakasle gonbidatu, oraingo honetan Jan Van der Roost musikagile eta zuzendari belgikarra izango da bisitatuko gaituena eta proiektuan parte hartuko duena

ORKESTRAKO ZUZENDARITZARI BURUZKO II TOPAKETAK

Iraupena:

24 ordu

Ikastaroaren edukiak:

  • Gaur egungo orkestrako zuzendariaren figura.
  • Teknika kironomikoa. Komunikazioa keinuen bidez.
  • Partituren analisia irizpide interpretatiboa egiteko.
  • Organologia eta instrumentazio bandistikoa.
  • Didaktika zuzendaritzan: entsegutik proiektu bandistiko baten programaziora.

Ordutegia:

  • Hilak 10, martitzena:
    • 09:15 - 09:30. Harrera ikasleei
    • 09:30 - 10:00. Ikastaroaren aurkezpena
    • 10:00 - 11:30. Klase praktikoa Bilboko Udal Bandarekin.
    • 11:30 - 12:00. Atsedena
    • 12:00 - 13:15. Klase praktikoa Bilboko Udal Bandarekin.
    • 16-00 - 17:30. Klase teorikoa
    • 17:30 - 18:00. Atsedena
    • 18:00 - 19:00. Klase teorikoa
  • Hilak 11, eguaztena:
    • 10:00 - 11:30. Klase praktikoa Bilboko Udal Bandarekin
    • 11:30 - 12:00. Atsedena
    • 12:00 - 13:00. Klase praktikoa Bilboko Udal Bandarekin.
    • 16:00 - 17:30. Klase teorikoa
    • 17:30 - 18:00. Atsedena
    • 18:00 - 19:00. Klase teorikoa
    • 19:30. Hitzaldia: "La instrumentación para banda: historia y evolución"
  • Hilak 12, eguena:
    • 10:00 - 11:30. Klase praktikoa Bilboko Udal Bandarekin
    • 11:30 - 12:00. Atsedena
    • 12:00 - 13:00. Klase praktikoa Bilboko Udal Bandarekin.
    • 16:00 - 17:30. Klase teorikoa (Van der Roost jn.)
    • 17:30 - 18:00. Atsedena
    • 18:00 - 19:00. Klase teorikoa (Van der Roost jn.)
    • 19:30. Hitzaldia: "La música de Jan Van der Roost"
  • Hilak 13, barikua
    • 09:00 - 10:15. Klase teorikoa.
    • 10:30 - 12:30. Kontzertuaren entsegu orokorra
    • 18:30. Proba akustikoa.
    • 19:30. Amaierako kontzertua. Bilboko J. C. Arriaga Kontserbatorioa.

Egitaraua:

  • L. BERNSTEIN (Arr. I. Polster) Four Dances from WEST SIDE STORY (Ed. Hal Leonard)
  • J. VICENT EGEA VARIACIONES "AGUR JAUNAK"
  • A. PONCHIELLI (Arr. F. Cesarini) SINFONIA PER BANDA (Ed. De Haske)
  • J. van der ROOST FLASHING WINDS (Ed. De Haske)
  • J. van der ROOST YOKOHAMA FESTIVAL OVERTURE (Ed. De Haske)
  • J. van der ROOST KEBEK (Ed. De Haske)

Matrikulak:

  • Gehienez 10 pertsona onartuko dira ikasle aktibo moduan (eskola praktikoetarako eskubideduna); entzuleen kopurua, berriz, aretoaren edukierara mugatuko da.
  • Bilboko Udal Bandako irakasleak doan joan daitezke klase teorikoetara; aldez aurretik izena eman beharko dute.

Zuzendaritzako Lehiaketaren oinarriak:

  • Modalitate aktiboan aukeratutako pertsonak beren borondatez har dezakete parte.
  • Azken kontzertuan, Bilboko Udal Bandako musikariek eta irakasle gonbidatuak aukeratutako bost hautagaiak arituko dira. Horien artean hautatuko da irabazlea.
  • Lehiaketaren saria 2018-2019 denboraldian kontzertu bat zuzentzea izango da. Horretarako, Bilbao Musikak ordainduko ditu bidaia eta gainerako gastuak, baina ez da ordainsaririk izango.
  • Lehiaketan parte hartzeak hemen deskribatutako oinarriak onartzea dakar.