1
Ots
  Antolakuntza: Berritzegune Nagusia (Eusko Jaurlaritza)
Haur eta Lehen Hezkuntzako musika mintegikideak
1
Ots
Piano Ikasleen Kontzertua / Audizioa    LA GALERA  18:00
4
Ots
Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. Batzen gaituen haizea    EUSKALDUNA JAUREGIA AUDITORIOA  12:00
  Zuzendaritza José Rafael Pascual Vilaplana
  Gonbidatua(k):  José A. Domené, Harpa
  DESIRAK BATZEN
Musika-lanak: R.Goorhuis, S.Lancen eta J.V.Egea
OHARRAK:
Idatz daitekeen nota bakoitza komunikatzeko irrika eta adierazteko modu aske baten zatia da. Rob Goorhuis zuzendari eta konposatzaile holandar ospetsuak Fanfareorkest-erako lan original bat idatzi zuen 1990ko hamarkadaren hasieran, Passion et tendresse, artearen dualtasun horren adierazle diren gai bi aurrez aurre jartzeko eta uztartzeko: pasioa eta samurtasuna. Lan horretan, instrumentu baxuek gai frenetiko bat erakusten dute, Joaquín Rodrigo eta bere Aranjuezko Kontzertuaren eragin argia daukan melodia liriko bati kontrajarrita. Adierazteko grina horretan, Serge Lancen konpositore frantziarrak, konposizioko Erroma sariaren irabazlea 1950ean, instrumentu bakarlari eta bandarako kontzertuen sortzaile modura, Concerto pour Harpe ederra sortu zuen; Rhaphaëlle Hélénon emazteari dedikatu zion, instrumentu horretako irakaslea baitzen. Le Havre-ko Coups de Vent Haize Musikako Nazioarteko Jaialdiko lehen edizioan estreinatu zen, hiri horretako bandaren eskutik eta Marie-Pierre Cochereau bakarlari zelarik, Philippe Langleten zuzendaritzapean.
Musikaren bidez komunikatzeko irrika eta, zergatik ez, kontatzeko irrika izan da agian egile askoren motibazioa. Ildo horretatik, Numancia hiriko historia entzungo dugu, gaur egun La Pamplonesako zuzendaria eta Nafarroako Goi-mailako Kontserbatorioko irakaslea den J. Vicent Egea maisuaren ikuspegitik. Erromako Inperioak hiri zeltiberiar horretan egindako setioa hizkera eta estilo desberdinetako pasarteekin adieraziko da. Lan hori Egea maisuaren Numancia 1. Sinfoniaren laburpen bat da, Soriako Udalak setioaren 2150. urteurrenean egindako enkargua. Bukatzeko, musika deskribatzaile gehiago entzungo dugu, bandarako musikaren barruan klasikotzat jotzen dena: Cap Kennedy lurmuturretik soinu-bidaia hasiko dugu Apolo 11ren barruan, Ilargirako lehen bidaian. Lancen maisuak sorta deskribatzailea eta sentsoriala garatzen du, birtuosismoz eta samurtasunez beteriko pasarteekin, non musika hizkera gertakari historiko horren kontakizunaren zerbitzura baitago.
Irrikak etorkizuneko ongarri izan daitezke. Bandako musika, era askotakoa eta eklektikoa izanik, gaur egungo artean daukan presentzia normalizatu nahi du. Gaurko kontzertuan lan historikoak eta oraintsuko partiturak biltzen ditugu, banden ondarearen aberastasunaren ikur diren estetika eta funtzionaltasun desberdinekin.
José R. Pascual-Vilaplana
5
Ots
Protokoloa: Bilboko Iparra-Hegoa saria banaketa dela eta harrera    ARABIAR ARETOA  18:00
6
Ots
Inauterietako Kontzertua / Audizioa    LA GALERA. AUDITORIOA  18:30
7
Ots
Bilboko Udalaren Txistulari Bandaren Aratusteko kontzertua    EUSKALDUNA JAUREGIA A3  20:00
8
Ots
Txistu kontzertua    LA GALERA. AUDITORIOA  18:00
9
Ots
Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. Batzen gaituen haizea    BILBOKO KONTSERBATORIOA. SARRIKO  18:30
  Zuzendaritza José Rafael Pascual Vilaplana
  BANDARAKO MUSIKA HISTORIKOA I: from America
Musika-lanak: Ch.Ives, S.Barber, H.Hanson, W. Schuman, C. Smith, W.F.McBeth
José R. Pascual-Vilaplana
9
Ots
Fanfarria - Erromeria    ERRIBERAKO MERKATUA  19:00
12
Ots
Bilboko Udal Musika Bandaren Ihauterietako Kontzertua    PLAZA BARRIA  12:30
  Zuzendaritza Iñaki Urkizu
18
Ots
Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. Batzen gaituen haizea    EUSKALDUNA JAUREGIA AUDITORIOA  12:00
  Zuzendaritza Maurice Hamers
  BIHOTZ ETA ARIMAREKIN
OHARRAK
Musika arnas izan daiteke bihotzerako eta janaria arimarako. Denboraldi honetan batzen gaituen haizearekin, gure espirituaren muinera heldu nahi duen programa bat eskaintzen dizuegu. Horretarako, Maurice Hamers maisu gonbidatuak era askotako errepertorio eklektikoa aukeratu du, gure emozioak mugiarazteko helburuarekin. 1943an, Richard Strauss maisu alemaniarrak Fest Musik der Stadt Wien idatzi zuen Vienako bere etxean. Austriako hiriburuko Tronpeta-jotzaileen Talderako egin zuen, metalen eta perkusioen koro banarekin orkestratu zuen. Lan horrekin, Straussek Vienako Udalari eskerrak eman zizkion aurreko urtean Beethoven Saria emateagatik. Omenaldiaren ildotik, AEBko John Mackey maisu gazteak Redline Tango idatzi zuen, motor baten soinua imitatu nahi duen oso zati birtuoso bat eta tango arin baina (egileak dioen moduan) ero bat uztartuz. Gainera, izenburuak (redline) New Yorkeko metroko lerro gorriari egiten dio erreferentzia, egilearen apartamentua eta lana estreinatu zen auditoriuma lotzen baititu. Gero, bihotzaren Chakrara hurbiltzen ahaleginduko gara, maitasunaren eta barkamenaren artean, zuzendariak berak idatzitako partitura baten bitartez: musika espirituala, adierazkortasunez eta mistizismoz beteta. Adierazkortasun hori AEBko David Maslanka maisuaren soinu-paletan ikusten da, sormenezko lanbide bereziko gizon sentibera eta nortasun handikoa. Traveler lanarekin, Maslankak berak deskribatzen duen gogoeta bat dakarkigu: “gure bihotzetan, buruetan eta arimetan, bizitzatik bizitzara eta bizitzan zehar goaz, denboran eta betikotasunean”. Bizitzaren inguruko alaitasun hori modu frogagarrian erakusten da Gustav Holst ingelesaren The Planets suiteko mugimendurik ezagunenetako batean. Lan hori orain ehun urte estreinatu zen Londreseko Queen’s Hall aretoan hiri horretako Orkestra Sinfonikoak, Sir Adrian Boult-ek zuzenduta. Jupiter, the Bringer of Jollity lanean, musikak positibismo indartsu batekin inguratzen gaitu eta bere edertasunagatik hunkitzen gaitu. Eta Hamers maisuaren pentagrametan idatzitako asmo batekin amaituko dugu: New Life musika-bandarako idatzi zen jatorrian eta zerumuga berri baterantz irekitzera gonbidatzen gaitu, artisautza harmonikoz eta sentsualtasun tinbrikoz beteriko hizkera batekin.
Gaur haizeak bihotzarekin eta arimarekin egindako musikaren bidez batzen gaitu, elementu horiek osatzen baitute bizi-esperientzia benetako eta zirraragarri bat.
José R. Pascual-Vilaplana
20
Ots
Protokoloa: Antizurrumurruaren lehiaketaren sarien ematea    ARABIAR ARETOA  19:00
20
Ots
AUZOZ AUZO - Kontzertu didaktikoa    REKALDEKO UDALTEGIA  19:20
21
Ots
22
Ots
  Antolakuntza: Berritzegune Nagusia (Eusko Jaurlaritza)
Haur eta Lehen Hezkuntzako musika mintegikideak
22
Ots
Jam Session    HIKA ATENEO  19:30